XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta hitzaldi honen ardura kenduta, Polifoniaren Historia prestatzen hasi zen.

Otsailaren 2an, Nazioarteko Dantzen Artxiboan kontzertu bat eman zuen, bere euskal lanak azalduz, goizeko hamaiketan.

Pariseko zereginak amaitu ondoren, berriz itzuli zen Toulousera Ekainaren 11an.

Baina komentua errefuxiatuz beterik omen zen eta Probintzi buruaren gomendioz Mont-de-Marsan-eko Komentura joan beharrean aurkitu zen, erbestearen hirugarren aldiari hasera emanez.

Euskal Herritik gero eta hurbilago zegoen Aita Donostia Landetako hiriburu honetan eta hemen beteko zuen urte betean sarriago etorriko zen Iparraldeko bere herrirantz.

1940.eko Ekainaren 17an ostatu zen Mont-de-Marsan-eko Kaputxinoen Komentuan eta hiru egun barru, Ekainaren 20an, Baiona, Donibane eta Azkainerako bidea hartu zuen, senideekin egotalditxo bat eginez.

Uztailaren 12an berriz zegoen Mont-de-Marsan-en, baina 15 egun komentuan egin ondoren berriz itzuli zen Azkainera Uztailaren 29an.

Esan dezakeguna da garai honetan, nahiz eta bere egoitza ofiziala Mont-de-Marsan izan, denbora gehiago bota zuela Euskal Herrian.

Parisera 1940.eko Abuztuaren azken egunetan egindako bidaiatik aparte, beste guztiak bere herrirantz egin zituen, azkenean, 1941.eko maiatzaren 14an Baionara bere egoitza aldatu arte.

Ia urte bi bete zituen Baionan, erbestetik Lekarotzera 1943.eko Apirilaren 1ean itzuli arte.

Laugarren egotaldi honetan ama hil zitzaion Donostian 1942ko San Jose egunean, martxoaren 19an hain zuzen.

Zaila zen benetan erbestetuarentzat mugaz honutz etortzeko baimena lortzea eta Aita Donostiak ezin izan zuen baimen hori lortu hurrengo egunerarte; baina ama bizirik ez bazuen ikusi ere, hiletetarako heldu zitzaion semea.

Baionan bizi zelarik, Miarritzeko Saint-Charles elizan organularia izan zen eta musikarako eman zituen bere ordurik onenak.

Gelasio Aranburu adiskidearekin batera Sine Nomine Korala sortu zuen eta konposaketari ere eman zion astia.

Berrogeita hamazazpi urte zituelarik bukatu zuen Aita Donostiak zazpi urteko desterrua.

1943.eko Apirilaren lehen egunean iritsi zen Lekarotzeko komentura.

Heldu berria zen eta laister bidali zuten Barcelonara, berak hain maite zituen musikazko ikerketetara, Musikologiazko Institutu sortu berrira hain zuzen.

Erbestetik etorrita, lan eder bat burutzea iruditu zitzaion, eta bere biziaren amaiera hurbil zegoelako edo, Missa pro Defunctis lau ahots eta organurako bukatu zuen 1945ean.

Ez zen ez geldi egotekoa Aita Donostia.

Eta aholku bat ematekotan, hara zer idatzi zion Aita Jose Domingori, Carmonako espetxetik etorri berriari: Ekin, ekin; hitz gutxi eta lan gogor; hori da zuzena.

Izatezko hau izan zen praile ibiltari honen lema edo ikurra, Euskaltzaindiarena hain zuzen: Ekin eta jarrai.